2009-11-21
Haitzama AEDren
diskoan
Jai
giroa eta musika izan dira AEDren diskoaren aurkezpenean
AEDren 25. urteurreneko diskoaren aurkezpena izan da gaur
arratsaldeko 19:00etan Gaztetxean. Disko honetan Arrasateko
zortzi musika taldek parte hartu du.Talde ezagunen artean
HAITZAMA taldea. Bertan egon dira "Herriak euskaldun
ditzagun" kantaren aurkezpena egiten.

Gaur aurkeztu du AEDk bere 25. urteurrena ospatzeko kaleratutako
diskoa Gaztetxean. Antolatzaileek espero zuten moduan, jende
nahiko hurbildu da Gaztetxera. Ekitaldian zehar jatekoa,
edaria, musika eta AEDren diskoa izan dira.Ekitaldian, gainera,
Azkaiter Pelox bergarra izan da baita ere, eta AEDk diskoa
ateratzeko izan duen ideia "borobiltzat" jotzearekin
batera, "bailarako beste euskara elkarteek ideia aintzat
hartu" dezaten proposatu du, musikariak prest baitaude
horrelakoetan.
Gazteak
musikaz animatu dira eta giro aparta izan da guztion artean.
