|
Beste Bat
Euskadi Irratia
Festa latindarra euskaraz
Goiena aldizkaria
Berria aldizkaria
2010
2009
2008
|
2011-03-21
Goiena
aldizkaria
Haitzama:
"Jendea harrituta geratzen da, ez dago-eta erritmo latindarrekin
ohituta"

Maider
Arregi
Haitzama taldea orain dela 17 urte jaio zen, Arrasaten. Ezkontzetan
jotzen hasi ziren. Bi disko dituzte kalean eta erritmo latindarrekin
gure plazak animatzen dituzte.
Bertsio
latindarrekin zatozte!
Lehen diskoa egin genuenean, Eguzkiaren zain, sartu genituen doinu
latindarrak zituzten pare bat abesti. Jendeak gustura hartu zituen,
eta hori ikusita jaio da Mugitu! bertsioen diskoa.
Berbenazaleak
gara euskaldunak?
Orain arte tendentzia rockeroa izan da nagusi hemen. Baina, pixkanaka,
badoa aldatzen. Bizkaian, oso sartuta eta zabalduta dago salsa musika.
Bizkaia oso plaza ona da.
Lanbada
moda-modan dago!
Bai, oso harrera ona izan du Lanbada abestiaren bertsioak. Gainera,
orain, abesti horren bideoklipa egin nahi dugu; maiatzean argitaratuko
dugu. Dantzarik ez da falta izango!
17
urteko ibilbidean, zer aldatu da Haitzama taldean?
Lehen, musika euskalduna egiten zen, baina udako kantuak ateratzen
ziren, desberdina zen. Taldekideak ere aldatu dira eta egun oso
gazteak gara. Bateria, perkusioa, baxua, gitarra, txirula, teklatua,
trikitia… bertako instrumentuak Karibeko doinuekin nahasten ditugu.
Jendeak
zer eskatzen dizue?
Erromeriak egitean, jendeak bertsioak eskatzen dizkigu. Kantu ezagunek
arrakasta izaten dute eta jendea animatu egiten da. Dena den, aldaketa
ikusi dugu plazan. Lehen, adin tarte guztiak batzen ziren erromerian;
orain, adineko jendea erretiratu egiten da eta gauean oso gazteak
ikusten ditugu, 16 urte ingurukoak.
Bilirrubina, Suabe-suabe eta halako abestiek arrakasta dute?
Jendea harrituta geratzen da. Euskaldunok ez gaude ohituta horrelako
erritmoetara, ez ditugu guztiz barneratuta.
Hirugarren lana prest?
Jendeak gure abestiekiko erantzun ona daukala ikusita, saiatuko
gara. Diskoak jendearendako egiten ditugu, eta ez guretzako. Ez
baduzu inolako erantzunik ikusten publikoarengandik, zaila da, motibazioa
behar duzu.
Etorkinei
eskaini diezue lan hau.
Geroz eta etorkin gehiago daude. Bakarrik senti ez daitezen eta
gure parte izateko asmoz egin dugu lan hau. Gu ere haiengana zabaltzeko
eta euskara barneratzeko bidea da.
Ezkontzak
alaitzen jarraitzen duzue?
Orain, lehen baino gutxiago. Ez dakigu jendea gutxiago ezkontzen
den edo zein den arrazoia. [Barre] Orain dela 17 urte, halaxe hasi
ginen, ezkontzetan jotzen. Egun, erromeriak alaitzen gabiltza.
Ze
proiektu dituzue orain esku artean?
Gure asmoa da zuzenekoak egiten jarraitzea. Baina baditugu bi proiektu
guztiz ezberdinak direnak esku artean: bata, bertsio disko bat egitea;
eta bestea, umeendako kantuak egitea. Bi proiektu interesgarri direla
iruditzen zaigu. Informazio guztia Haitzama.com webgunean duzue.
|