|
Beste Bat
Euskadi Irratia
Festa latindarra euskaraz
Goiena aldizkaria
Berria aldizkaria
2010
2009
2008
|
2011-03-21
Festa latindarra
euskaraz

Iker Barandiaran
Oso bitxia iruditu zait Haitzama taldeak disko honetarako egin duen
norabide aldaketa. Iraganean euskal folka zabal landu badute ere,
Hego Amerikatik gurera heldu diren hit! eta klasiko batzuk batu
eta euskaratu egin dituzte. Pieza itsaskorrak dira, dantzara deitzen
dutenak eta helduek zein gazteek ezagutzen dituztenak; hortaz, seguruenik
harrera beroa izango dute. Gainera, bertsioak egiterakoan ez dira
originaletatik apenas urrundu. Bilirrubina, Me gustas mucho,Lambada,
Devorame otra vez... buruan dituzun guztiak hemen daude batuta,
baita bestelako tempoa duen Pablo Milanesen Yolanda ere. Etorkinendako
eta euskararendako keinu berezia.
|