|
Euskadi Irratia
Festa latindarra euskaraz
Goiena aldizkaria
Berria aldizkaria
2010
2009
2008
|
2011-03-05
Berria
aldizkaria
'Mugitu'
kaleratu du Haitzamak, kantu latinoen bertsioekin

Hego
eta Ertamerikako abesti ezagunak euskaratuz bertsio dantzagarriak
egin ditu taldeak
Gorka Erastorbe
Etorkinek "musikarako eta bizitzarako alaitasun berri bat ekarri
digute" Haitzama taldearen ustez. Etorkin horien ekarpena aitortzeko
eta "musika bero hori geureganatzeko" sortu berri du Mugitu
diskoa Hego eta Ertamerikako hainbat kantu ezagun euskaratuz eta
bertsioak eginez: Devórame otra vez, Dançando lambada,
Bilirrubina, Me gustas mucho, Sopa de caracol eta beste hainbat
kanturen bertsioekin osatu dute lan berria Mikel Leibarrek (ahotsa
eta teklatuak), Iñigo Agirrezabalak (gitarra eta ahotsak),
Xabi Barrenetxeak (baxua), Julen Apezetxeak (bateria) eta Nerea
Solatxik (trikitia eta ahotsak). Duela bi urte Eguzkiaren zain argitaratu
zuten, bikoteentzako eta euskal dantzei reggaea, ska eta rock doinuak
batuz.
|